XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LOTSA-BILLA

Aitzgorri'peko erri sarrera betean gaude.

Bere basetxeko atari aurrean exerita, aitona bixkorr bat, lizarr adarrak kimatu ta kimatu ari da.

?Ura gizona, ura!

Irugarren peazaretxarra, berak bakarr-bakarrik, ia-ia bete du.

¡Ezerr nekatu gabe gañera bete ere!

Eziñ bada geldi egon.

Larogeitik gorako bere bizitza luzean alperrkeriak ordu laurdentxo bat ere ez dio jan eta.

Gaurko arratsaldean bertan olloentzat zaperoa egiñ, aste osorako baba leka igarrak jaulki, biarr goizean billobak errotara eraman-aña artaburu aletu..., ta etxezai txintxo-txintxo dago gañera.

Beste guztiak mendian dittu-ta.

Umeak berriz, ikastolan.

Biotza bezelakoa arpegia ere, esan oi da, eta esaera zarrak gezurrik ez.

Alaxe izan ere.

Etxezuriko Martiñ'en begi goxo ernaiak beintzat bere biotzaren zorion patxadatsua argi-argi erakusten zuten. ¡Bai orixe!I

Bere baserri maitea Berliñ'en urrezko etxe berri bat eskeiñiko ba'lioteke ere, ¡ez luke ez aldatuko! Txori bakoitzarentzat bikañenetan bikañena, bere apia izan.

Baña gizajoak biotzean txoko minberatu bat ba'du.

Antxe daraman arantza zorrotz batek gau-ta-egun zulatzen du.

Berak Aitzgorri tontorreko elurr zuri garbia bezelaxe burua ipiñi dio.

Biotza ere laisterr pitzatu edo lerr-egingo ote dan bildurr da.

? Eriotza bera ere obe noski, ikusten dauna ikusteko !

? Zerr orrelako aiton iaioa atsekabetzen du bada ?

Bere sorrterriaren galdu bearr onetxek. Euskalerria'ren negarrgarrizko aldaketa edo ondatzeak baño ez.

Gañezka dagon biotz betea mingañaren bidez ustutzen baldiñ ba'da, ¡ ia orr ttirriki-ttarraka datorren auzoko amonatxoak eta biek nolako alkarr-izketa egiten duten !

? Arranea ! Berak ere orrek iztune dirudi !

Belarriak luzatu bada, ? ia zerr dioten !

-Gabon, Martiñ, Jainkoa'k eman daizula !

-Baita zuri ere, Prontxi.

Aiñ berandu ¿ zerr gabiltz ? ¡ Ia aulki ortan jarri ! ¡ Nekatuko ziñan eta !

-Biarr goizean goiz Donosti aldera noala-ta, ? bada-ez-bada zerr-edo zerr nai ote dezuten edo !

-? Bai orixe ! ? Kontxo, kontxo ! Naiko ez det bada ?

Bost txakurr-aundi tori, ta, txapela bete lotsa 1? ia azkarr-azkarr ekarrtzen diazun !

-Zuk lengo lepotik burua oraiñ ere.

¡ Alajaiñetan ! Larogei otsaill gorri gañean aspalditxotik eraman dittuzula, ¿ nork esan ?

Makal tantaia bera baño tenteago zaude oraindik eta.

- Beti bat zu ere, Prontxi !

Bost txanponek ixill-ixillik artuitzatzu, ? gaur jolaserako ez nago ta !

Lenbaitlen ekarri gero neri !

-¡¡ A Martiñ, Martiñ... !! Lotsa billa tokitara noa.

- Antxe bada egotekotan. Eta Donosti'ñ izan ezik, iñun ez.

- ?Donosti, Goyerri dala uste al dezu, gizajo orrek? Ortan okerr zaude bada.

- Bai, an ere txakurrak oñutsik ibilliko dira noski, oraiñ ogei-ta-lau urte ala zebilltzan beintzat-eta.

Baña lotsa ori benik-beiñ nun-nai aurkituko dezula deritzat.

- ¡ Gure basoetan orrbela bezelaxe ! ¡ Eskuaraz biltzeko laiñ !

Parrez lerr-egiñ bearr zuan Prontxi'k, Martiñ'en jarduereak entzunda.

Baña laister okotza pitiñ-pitiñka zorroztu, mingaña txistuz leundu, ta amesetatik esnatuko ba'litz bezelaxe, aitona zarrari esaten dio:

- Au. au tresna, au ! Paris'en jaio ba'ziña zu, onezkero, ¿ nun ote zebiltzan ? ¿ Zerr ote ziñan ?

- Ezerr ez ni, Prontxi. Nik baserriko talo-esne, arto-bero, gaztai bigun, urdai azpiko, lukaika muturr eta otazari zorr diet guzti-guztia.

- Baita azkarrtasuna ere! Aundikiek ordea: opill goxo asko, otarro, txurrut geiegi ta milikakerietatik erruz jan oi dute-ta... gero... beti argal, beti ziztriñ eta beti moko-igarr daudela! ¡ Ala bearr! ¡ Jakiña !

- Ja, ja, ja !... Au dek au gizon jatorra izatea !

- Ez igesik egiñ emen, txepetx orrek !

- Zerr nai dezun iñola ere eziñ dizut ordea asmatu.

- ? Txepela zeralako ez da bada izango ! ? Ez orixe ! Izateaz batera zure ama zanak bere argitasuna eman zizula dirudi-ta.

Onela berriketan zeudela biek, neskatx kaskal bat, agurr ere egiñ, Etxezuri aurretik ttaka-ttaka igaro zan.

Pinpiña zirudian: aren orrazkera, jantzi, usai ta gañeratikoak ikusi ondoren, jauregi aberatzen bateko alaba edo zala esan genezakean.

Edo obeto, lotsagabe arreri emakume baten apaingarririk ederrena etxe bazterrean ampacirc;ztu ez ote-zitzaion. ¡Baietz uste det!

Martiñ'ek ala ere nor zan ura bai laisterr ezagutu. ¡ Baita Prontxi'k ere !

¡ Loiñaz'ko Andra Mari! Kukutegiko Joxepa-Iñaxi'ren alaba taju ortan.

? Negarr eragitekoa da au gero! Bere amona gaxoa aterik-ate ezerr jango ba'dute, etxeko guztiek ikusialak ikusten eta ?illoba bitartean... ontza ba'llitz bezela !...

? Oiek guraso arduragabekoak, zabarrtzarrak !... Arraioak ez baitu, ? ez da ez nerea, ori, xagu-zarr ori ! ? Garbittuko nuke !

Nere ondoan orrlako petraliak ez nuke aziko, ¡ ez orixe ! ¿ Zerr jakitteko jaio ote giñan gu ?

Martiñ'eri onelakoak entzun eta Prontxi'k Aitaren besterik ez zuan egiten.

Baña bereala biatza ezpaiñetara eraman eta esaten du :

- ¡ Ixo, Martiñ, ixo! Len zerr eskatzen zenidan oraiñtxe igarri det eta.

- Bai, benik-beiñ gauza zailla ez zan eta. Bekokipean begi bi izatea naikoa da ortarako-ta.

- Gezurrik ez diozu, ez. Gaurko gaztediak burua uts-utsik daukala ere sinistu dezakegu-ta.

- Txarrena ori ez da. Guraso askok bere seme-alabak ttotto zarrak baño gutxiago begiratzen dittue-ta. .. etxean ikusia, umeak ikasia.

-Amaikatxo orrelako aspaldi ontan ba'daude, bai.

? Alaba erdi-eroa erririk-erri, tximu baten antzera, guztien parregarri, ta... ?? bere aita-ama narraxak poz-pozik baldarr-txarra begira !!

-Bai ba ! Atso edo sorgiñenak omen dira gure oitura garbi ta jazkera txukunak eta.

¡ Jakiña ! ¡ Berriak bearr ! Baserriko soñekoa aldatuaz batera berriz, lotsa galdutakoena aukeratu.